BERTSO SUSHI & BARRIKOTE
Bertso-sushi-barrikotea, Hitzetik Hortzeraren agur-festa
Maialen Lujanbio eta Jon Maia izango dira ostegun gauean The Morgan Kompany jatetxeko bertso afarian.
Denboraldiko azken atala du aste honetakoa Hitzetik Hortzerak eta The Morgan Kompany jatetxetik egingo dute programa. Bertako sukaldariek 'fusiokoa' omen den menua prestatu dute: sushia, entsaladak, txitxiburruntziak, barazkiak tenpuran... baita upeleko sagardoa ere. Oturuntza gozatzeko Maialen Lujanbio eta Jon Maiaren bertso-kantua. Jantokian propio atondutako lau txokotan momentuan bertan prestatuko dituzte jakiak eta bertsolariak sukalde-gune batetik bestera ibiliko dira kantari. Hitzetik Hortzerako erredakziokoek ere bertatik egingo dituzte aurkezpenak.
Fiesta de despedida de 'Hitzetik Hortzera' desde Donostia
Maialen Lujanbio y Jon Maia estarán el jueves por la noche en la cena de cierre de temporada del restaurante Morgan Kompany.
Esta semana se emite el último programa 'Hitzetik Hortzera' de la temporada que se emitirá desde el restaurante Morgan Konpany de Donostia-San Sebastián. Los cocineros del restaurante han preparado un menú fusión: sushi, ensalada,txitxiburruntziz, verduras en tempura y para beber sidra de barrica. Maddalen Lujanbio y Jon Maia amenizarán a los reunidos en torno a la mesa con sus bertsos. El equipo de 'Hitzetik Hortzera' realizará desde allí las presentaciones de los distintos reportajes.
0 comentarios:
Publicar un comentario